XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Oraindik HABErekin bueltaka.Aurreko hilean HABE aldizkariarekin zer gertatzen ote zen galdetzen genuen, hiru hilabetetan ez zela ateratzen eta.
Oraingo honetan, berriz, buelta ematea tokatzen zaigu: badirudi berriz ere kalean ikusi ahal izango dugula HABE aldizkaria.
Indarberrituta datorrela ematen du gainera, hiru hilabetez indarrak biltzen egon ondoren.
Badugu
Hau idaztean oraindik ez dugu HABE alerik ikusi, eta beraz ezin dugu esan ea zerbait aldatu ote denentz.
Itxaron egin beharko dugu ikusi arte.
Dena dela, berriro ere ongi etorria ematen diogu HABE aldizkariari euskal mundura, izan ere, ez dakit nork gaztelaniaz esan zuen bezala,
Bi berri dator telebistan: batetik Nafarroako Telebistarekin sortu diren istiluak: PSOEk eta UPNk bultzatua, AP-ren abstentzioarekin eta EA, CDS eta UDFren aurkako botoekin, aurrera aterako da Nafarroako hirugarren katea.
Beti bezala, telebista arma politiko bezala hartu behar da, eta hemen ez da kontrakorik gertatzen: Nafarroako telebista
Bestetik, Leioako EHUko kanpusean telebista txiki bat sortzeko asmoa dago, edo hobeto esanda, asmoa baino gehiago errealitatea.
Esparru txikia izango du, baina orain irratia dagoen bezala, kazetaritzako ikasleek ETBz gain beste tokiren bat ere izango dute praktikak egiteko.
Batzu itxi, besteak ireki Joan den hilean, Apirilean, Radio Miramar-Onda Vasca irratiak emititzen hasi ziren; beno, egia esan hau definizio soila da, aspaldidanik emititzen dute eta.
Hobeto esanda
1987.ean frekuentzia banatu ziren Baskongadetako Komunitate Autonomoan, eta bi emisora hauek izan ziren
Apirilean Bilbaoko Onda Vasca eta Donostiako Radio Miramar-en, aurkezpena izan zen, eta hilabete honetan Gasteizko Miramar Irratia hasiko da martxan.
Irratiok
Orain arte partidu nazionalista bati lotuak egon direla uste izan dugu, baina akaso oker ibili gara.